Anbulantzia batek Gurutzetako ospitalera eraman zuen emakumea, bertan zauriak sendotzeko eta bitartean udaltzainek A.K.S. izeneko gizona atxilotu zuten, etxean indarkeria delitu bat egitearen akusaziopean. Getxoko Guardiako Epaitegiaren esku utzi dute.
Bestaldetik, eta eraso berri horren aurrean, Getxoko Udalaren Berdintasunerako Arloak emakumeen aurkako indarkeria erasoak gaitzetsi eta arbuiatu ditu, "giza eskubideen bortxaketa larria baita, emakumeek oinarrizko askatasunez disfrutatzea galarazten duena". Halaber, gizartearen izurri horren kontra lan egiteko konpromisoa berretsi du, bere "eskumenen arloaren barruan eta indarrean dagoen legediari jarraituz, berdintasunaren aldeko eta emakumeenganako indarkeriaren kontrako udal politika aktiboa, osoa eta koordinatua aurrera eramateko".
Azkenik arrisku egoera bizi diren emakumeei hainbat gogorapen egin die Getxoko Udalak. Alde batetik, Udaleko Gizarte Zerbitzuetara jo dezaketela (944 660 101), han aholkularitza juridikoko zerbitzua eta arreta psikologikoa lortuko baitituzte. Beste aldetik, Eusko Jaurlaritzako Telefono Arreta Zerbitzura (900 840 111), Udaltzaingora (944 660 202), Ertzaintzara (944 063 420) edo SOS Deiak larrialdietako zerbitzura, 112 zenbakira ere, dei dezaketela.