![](http://farm4.static.flickr.com/3619/3545515276_5b3b9525d3_m.jpg)
Bizkaiko enpresetako 150 bat ordezkari sindikalek manifestazioa egin dute gaur Erandion Ibaizabalgo errepidea zeharkatuz. CCOO sindikatuak jakinarazi duenez, protesta orain dela hilabete bat Axpe auzoko
Sasyma enpresak kaleratutako ordezkari sindikala berriro har dezan bultzatzeko xedea izan du. Izan ere, pasa den astean burututako bitartekotza ekitaldian enpresak uko egin zion Toribio Romero sindikalista berriz kontratatzeari. Horren aurrean, CCOOk epaitegian eta kalean jarraituko du "jazarpen sindikaltzat" jo duen auzia, langilea bere lanpostura bueltatzeko asmoz. Kaleratutakoak Errumaniako hiru langilek pairatzen zituzten lan baldintza okerrak salatu zituen. Hala nola, 14 orduko lanaldiak, 330 euroko soldata, edota hankan zauri odoleztatuta izanda gaixoaldi-baja hartzeari uko ematea. Lan Ikuskaritzak Sasyma eta "bere herrian atzerritarrak kontratatu eta Bizkaiko lantegiei prezio baxuan mailegatzen dizkien" Machin enpresa zigortu zituen, bakoitzari 2.800 euroko isuna jarriz. zigortu ondoren jaso zuen kaleratze agindua. Ondoren jaso zuen Romerok kaleratze agindua.