Udaleku irekietan izena emateko epe berezia bihar, ostegunarekin, izango da, goizeko 10etatik 13:30era arte eta 16:30etik 18:30era arte. Ohi legez, izen ematea ezin izango da telefonoz, ez postaz ez faxez egin; diru sarreraren ziurtagiriarekin (E.K. 3035 0108 06 1081032766) eta Osakidetzako txartelaren fotokopiarekin batera bulegora etorri eta bertan izen emate orria bete beharko da, azken hori hemendik jaitsi daitekeela. Beti bezala prezio ezberdin bi egongo dira, bat bazkideentzako eta beste bat bazkide ez direnentzako:
Bigarren (uztailaren 1etik 15era) eta hirugarren txanda (uztailaren 16tik 30era): 95€ bazkideentzako / 125€ bazkide ez direnentzako.
Honakoak dira oraingoz libre dauden tokiak:
- San Martin eskola (5 eta 7 urte bitarteko umeentzat):
· Uztailaren 1etik 15era: 3 leku ume euskaldunentzat eta 2 erdaldunentzat.
· Uztailaren 16tik 30era: 3 leku ume euskaldunentzat eta 2 erdaldunentzat.
- Zabala eskola (8 eta 12 urte bitartekoentzat):
· Uztailaren 1etik 15era: 8 leku gaztetxo euskaldunentzat.
· Uztailaren 16tik 30era: 10 leku gaztetxo euskaldunentzat.
- Zubileta eskola (5 eta 12 urte bitartekoentzat):
· Uztailaren 1etik 15era: 16 leku gaztetxo euskaldunentzat.
· Uztailaren 16tik 30era: 10 leku gaztetxo euskaldunentzat.
- Romo eskola (5 eta 12 urte bitartekoentzat):
· Uztailaren 1etik 15era: 2 leku gaztetxo euskaldunentzat eta 2 erdaldunentzat.
· Uztailaren 16tik 30era: 20 leku gaztetxo euskaldunentzat.