![](http://farm4.static.flickr.com/3652/3592208186_73af4bf974_m.jpg)
EHUk ikasleen aurkako hainbat epaiketa abiarazi ditu azken urteotan eta, horien artean, nabarmentzekoak dira
Unibertsitateko Lege Organikoaren (ULO) kontra itxialdia egiteagatik auzipetutako 103 neska-mutilena edota, iragan errektoretzarako hauteskunde kanpainan,
errektoretzan itxi ziren 30 ikasleena. Epaiketa guzti horien salatzeko,
Ikasle Abertzaleek (IA) 1.548 sinadura aurkeztu zituzten atzo, asteartea, EHUko errektoretzak Leioa eta Erandioko campusean daukan bulego nagusian. Aipatu azken 30 neska-mutil horiei maiatzaren 12an ziren epaiketa egitekoak, Getxoko Justizia Jauregian, Negurin. Hala ere, ez ziren bistara aurkeztu eta beste 50 bat ikaslerekin batera egin zuten elkarretaratzea Leioako campuseko errektoretza aurrean. Bitartean, EHUk akusazioa erretiratu egin zuen egun horretan. Baina, azken horri, "aurpegia garbitu nahi izatea" iritzi zion IAk, ikasle erakundearen hitzetan, "akusazio pertsonal modura erretiratu dena izan zelako, abenduan, Ertzaintza deitu, eta horrela, ikasleon aurkako prozesu hau irekitzea ahalbidetu zuena". Argazkian, IAk maiatzaren 12an egindako elkarretaratzea.