Gaur zortzi, ekainaren 10ean, epaituko dute, Espainiako Auzitegi Nazionalean, Iker Gallastegi 83 urte militante abertzale historikoa eta Irantzu, Lexuri eta Orkatz preso berangoztarren osaba, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoran zabaldu duenez. Fernando Grande-Marlaska epaileak erabaki hori hartu zuen 2007ko apirilaren 30ean eta orain atera da epaiketarako data. Horren arabera, Tele5 telebistako erreportaje baterako, ezkutuko kameraren bidez hartu zizkioten hitzak direla eta, "terrorismoaren gorazarre" egitea leporatzen diote Gallastegiri. Fiskaltza, Ermuko Foroa eta España y Libertad elkartearen akusazioek urte bat eta sei hilabete eta bi urte bitarteko eskaerak egin dituzte. Epaiketa burutu bitartean, Grande-Marlaskak 3.000 euroko fidantza ere ezarri zion Gallastegiri. Argazkian, Iker Gallastegi / Etengabe.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!