Euskal presoak Euskal Herriko lantokietara ekartzea aldarrikatuko du etzi LABek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko eka. 3a, 20:35
"Euskal presoak Euskal Herrira! Euskal presoak lantokietara!" lelopean elkarretaratzea deitu du ostiral honetarako, uztailak 9, Eskumaldeko LABek. Hitzordua Algortako Telletxe kaleko oinezkoentzako gunean jarri dute sindikatuko kideek, goizeko 12:30ean. Txorierri, Mungialdea eta Uribe Kosta hartzen duen Eskumaldeko LAB sindikatuak hilabetean behin egiten du kontzentrazioa Ipar Uribe eskualde handian, beti lehenengo ostiralean eta herriz herriz txandakatuz. Argazkian, LAB sindikatuak aurreko batean Algortako Telletxe kalean egindako kontzentrazioa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun