San Bartolome auzora bueltatuko da Leioako Txitxiburruntzi Eguna ekainaren 13an

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko eka. 3a, 21:07
Iazko herri lanak dagoeneko oztopo ez direla, Leioako Txitxiburruntzi Eguna San Bartolome auzora bueltatuko da datorren hilaren 13an, larunbata. Berbalamiñe euskara taldeak antolatzen duen jai honen laugarren edizioak, beraz, ohiko tokia berreskuratuko du, elkarteak iaz agindu zuen bezala. Txitxiburruntzi Eguna euskal giroko jaiaren bidez, "gure herriko aspaldiko ohiturari" heldu nahi izan dio Berbalamiñek, "aspaldi Txitxiburruntzi egunez leioaztarrok herriko auzo batean bildu eta bertan trikitixa doinu eta jai giroz egun pasa egiteko ohitura" baitzuten. Bestalde herri bazkarirako txartelak dagoeneko salgai daude, Mastitxu eta Lamia AEK euskaltegietan zein Kurkudi eta San Bartolomeko tabernetan. Argazkian, 2007ko Txitxiburruntzi Eguneko irudi bat. Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.
2009ko Txitxiburruntzi Egunaren egitaraua, ekainaren 13an:

• 11:00etan, dultzaineroek lagundutako kalejira Leioa erdigunetik San Bartolomeraino.
• Goiz osoan zehar umeentzako euskal jolasen tailerra.
• Egun osoan zehar txosna.
• 12:00etan, Txitxiburruntzi jana, 14:00ak arte.
• 12:30etik 13:30era, Gure Ohiturak dantza taldearen erakustaldia.
• 14.00etan, Larrain Dantza herrikoia.
• 14:30ean, herri bazkaria eta herri jolasak.
• 18:00etatik 21:00etara, erromeria Jan ta Jo taldearekin.

2009ko Txitxiburruntzi Egunaren kartela:

Txitxiburruntzi 2009
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun