Ekainaren 7an burutuko diren hauteskunde hauek herritarrengandik duten distantzia gero eta handiagoa da denbora pasa hala. Gurea bezalako nazio txikientzat ordezkaritza lortzea gero eta zailagoa egiten duen Europa honen aurrean, euskal ordezkari politiko gehienak beste herrialdetako indar politikoekin indarrak biltzen saiatzen dira.
Euskal Herria zatikatzen duten estatuetan aurkitzen diren alderdiekin indarrak biltzen saiatzen dira euskal politikariak: galiziarrekin, katalanekin, gaztelarrekin, andaluziarrekin, kanariar uharteetakoekin eta berdeekin.
Euskal Herrian bizi dugun egoera ez demokratikoa dela eta Bidasoako muga dute oinarri deialdi gehienek. Alderdi berberek deialdi ezberdinak egin dituzte Bidasoaren bi aldeetara eta ekainaren 7an, zazpi herrialdetako euskal herritarrak batera bozka emango badugu ere, gure indarrak banaturik agertuko dira. Aukera politiko guztiek modu berean aurkezteko eskubiderik ez izatearen ondorioz, nazio ikuspegiarekin eta bokazioarekin sorturiko hautez plataforma bakarra ere ipar Euskal Herriko hiru lurraldetara mugatuko da.
Bai Euskal Herriari herri ekimenetik euskal herritarroi bat egiteko deia luzatzen dizuegu. Ez hautu politikoari dagokionean, gure nortasuna eta identitatea agertzerakoan baizik. Horregatik ekainaren 7an euskal herritar gisa EHNArekin agertzera, EHNA erabiliaz bozka ematera deitzen zaituztegu.
Euskal Herrian 2009ko maiatzean.
Entzun (mp3) Bai Euskal Herriari ekimenak zabaldutako soinu deia.