Nagusientzako eguna ospatuko dute igandean Getxon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko eka. 4a, 11:07
“Aitite eta amama” izenarekin ezaguna den Gizon-emakume Nagusien Eguna antolatu dute igande honetarako, ekainak 7, Getxo aldeko hainbat boluntariok, auzoko elkartek, dendarik, banketxek, Caritas elkarteak eta Itxas Argia dantza taldeak, Udalaren laguntzaz. Jardunaldia duela 25 urtetik hona ospatzen da, azken 20 urteotan jarraian, eta 125 bat lagunek parte hartu ohi dute. Aurreko urteetan bezala, oraingoan ere kalejirak, meza Andra Mari elizan, Itxas Argia dantza taldearen erakustaldia, bazkaria-omenaldia, jaialdia eta jaiari amaiera emateko ekitaldia izango dira. Argazkian, hainbat nagusi jai batez gozatzen / Sangutxujai.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun