Romo-Artatza institutuan bozkatu beharko dute Santa Eugeniara joaten zirenek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko eka. 4a, 11:20
Europako hauteskundeei begira eta aurrerantzean ere, antzinako Santa Eugenia eskoletan dagoen “Romoko Kultur Etxea” izena duen hauteslekua desagertu egingo da eta bertako 12 hautes-mahaiak Romo-Artatza (Maria Goiri) institutura eramango dituzte. Udal iturrien arabera, "irisgarritasunaren alde egitea" da aldaketa horretarako arrazoi nagusia, "kultur etxean hesi arkitektonikoak daudelako, igogailurik ez dagoelako, mahaietara iristeko korridoreak estuak direlako eta ez dagoelako behar beste gelarik". "Gainera, hautesleku oso zaharra denez gero eraitsi eta auzo eta kultur etxe berria egingo da", aipatu dutenez. Argazkian, kartelak jartzeko hauteskunde panela.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun