Egitaraua:
Ekainak 5, ostirala
18:00 Txupinazoa.
18:30 Haur jolasak eta ludoteka.
19:00 Txalaparta.
20:00 Txokolate jana.
21:00 Kontzertua.
22:00 Dantzaldia.
Ekainak 6, larunbata
10:00 Txupinazoa eta kros eta gozogintza lehiaketetan izena ematea.
10:30 Kalejira.
11:00 Herri krosa.
11:30 Igel txapelketa.
12:00 Puzgarriak, ludoteka eta tailerrak.
13:00 Leioako Udal Musika Bandaren kontzertua.
16:00 Haur jolasak eta puzgarriak.
16:00 Txapel jaurtiketa lehiaketa.
18:00 Petanka, sokatira, txingak eta lokotxak denontzat.
19:00 Gozoen aurkezpena.
20:00 Sari banaketa.
23:00 Dantzaldia.
Ekainak 7, igandea
10:00 Txupinazoa eta kalejira.
11:00 Bolo txapelketa.
11:30 Tortilla txapelketan izena ematea.
12:00 Arku tiroa.
13:30 Tortillen aurkezpena.
18:00 Euskal dantzak Gure Ohiturak taldearen eskutik.
20:30 Sari banaketa eta jaien bukaera.
Arratsaldeko 6etako txupinazoarekin emango diote hasiera ostiral honetan, ekainak 5, Leioako Txorierri auzoko jaiei eta, gaueko kontzertu eta dantzaldira arte, jarduera ugariz gozatzeko aukera izango dute txikiek: jolasak eta ludoteka, txalaparta, txokolate jana... Larunbatetik aurrera, berriz, lehiaketa sorta handia izango dute aukeran Txorierrira hurbildutakoek: gozogintza, igela, tortilla, txapel jaurtiketa eta boloak, hurrenez hurren. Ez dago aitzakiarik beraz ospakizunetan ez murgiltzeko. Igandean, euskal dantza ikuskizuna eskainiko du Gure Ohiturak taldeak, 18:00etan. Azkenik, sariak banatu eta bukaera emango diete jaiei, 20:30ean. Txorierriko festak Bifor Jai Batzordeak antolatu ohi ditu, Leioako Udala, nagusien etxea eta merkatarien laguntzaz. Argazkian, Gure Ohiturak taldeko txikiak dantzan.