Euskal Herriko Koparen bila doaz Leioa Waterpoloko neskak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko eka. 4a, 15:09
Espainiako Ligako Lehenengo Mailarako igoera lortu ostean, Euskal Herriko Kopa daukate jomugan Leioa Waterpolo taldeko emakumeek, aurtengo denboraldi historikoari bukaera bikaina emateko asmoz. Jon Lopez entrenatzen dituen neskei zail jarri ohi zaie Euskal Herriko Kopa. Hala ere, finalerako bide laburra izango dute aurten leioaztarrek. Finalerdietan sartuko dira txapelketan, ostiral honetan bertan, 22:00etan, Bilboko Maristas taldearen aurka. Gainera, etxean jokatuko dute partida, Sakoneta kiroldegia, eta bertan egingo diete harrera zaleek, Lehenengo Mailara igotzea lortu ostean. Norgehiagoka irabazten badute, ekainaren 20an jokatu beharko dute finala, Nafarroako Unibertsitate Publikoan, dagoeneko finalerako sailkatuta dauden bertoko nesken kontra. Bitartean, Leioa Waterpoloko mutilei Iruñean bertan amaitu zitzaien Kopako ametsa, final laurdenetan, NUPeko mutilen aurka 6 eta 16 galdu ostean. Argazkian, Jon Lopez Leioa Waterpoloko neskei argibideak ematen.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun