Portu Zaharreko jaietarako kartel lehiaketa abiatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko eka. 4a, 15:56
Portu Zaharreko Jai Batzordeak 2009ko jaietarako kartela aukeratzeko asmoz, kartel lehiaketaren 16. edizioa antolatu du. Lanak Algortako Villamonte kaleko kultur etxean aurkeztu behar izango dira uztailaren 2a epemuga izango dela. Irabazleak 300 euro jasoko ditu eta parte hartzaile guztien artean bi lagunentzako otordua Portu Zaharreko jatetxe batean zozketatuko dute. Kartelak bertikalak edo horizontalak izan daitezke, beti ere neurriak 70 x 50 zentimetro direla, aurten irudiaren tamainua handitu dutela. Kartela egiteko sistema digitalik erabili bada (eskuz egin dutenak ez), euskarri informatikoan ere aurkeztu behar izango da. Kartelaren atzeko aldean ezizenen bat jarri beharko da, eta berarekin batera ezizen bera idatzita izango duen gutunazal baten barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa jarriko dira. Aurtengo Portu Zaharreko jaiak abuztuaren 12tik 15era izango dira. Argazkian, horrenbeste ikusmin pizten duten antzarren jazoaldiak / portuzaharra's Fotolog.
Ohi bezala gaia Portu Zaharreko jaiak dira, baina egileek askatasun osoa dute irudiak, motiboak, bitxikeriak eta abarrak aukeratzeko orduan eta baita kartela osatzeko teknikari dagokionez. Afitxan, “Portu Zaharreko Jaiak 2009 - Abuztuak 12-15" testua derrigorrez agertu beharrekoa da.

Sari banaketa uztailaren 16an arratsaldeko 8etan Portu
Zaharreko Plazan izango da. Ondoren, 6 kartel bilduko dituen erakusketa egingo da Portu Zaharra tabernan.

Argibide gehiago eskatzeko portuzaharra[abildua]euskalerria.org posta elektronikora idatz daiteke.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun