Algortako Bilgune Feministaren oharra:
Abortu eskubidea ukatua da oraindik!
Espainiako ministro kontseiluak abortuaren lege proposamen berri bat onartu zuen. Bertan, 14 asteetarako abortu librea eta 22 astera arteko epean balizko bi egoeretan abortatu liteke. “Partxe” hutsa. Emakumeon eskubideen aldeko ekimen bezala irudikatu duten arren, ez du abortua kode penaletik aterako, ez du kontzientzia eragozpena mugatuko eta finean, abortua delitu izaten jarraituko du.
Honi, eskuinaren eta Elizaren oldarkortasuna gehitu behar zaizkio. Urteetan, printzipio etiko eta moralen gainetik, inposaketaren bidez eraiki duten gizartea bizirautea eta indartzea besterik ez dute nahi. Elizak inposaturiko gizarte eredua: familia nuklearraren aldeko apustua, heterosexualitatea aukera bakar gisa agertzea, sexualitatea amatasunarekin lotzea edota emakumearen funtzioak ama eta emazte izatera behartzea.
Honen aurrean Euskal Herriko Bilgune Feministak ekimena egin zuen [maiatzaren 23an], larunbata. Ikusteko, sakatu hemen.
Gurea da erabakia!
"Abortua libre eta doan" bideoa