E.A.G.G. 21 urteko mutil bilbotarra atxilotu zuen atzo Areetan Getxoko Udaltzaingoak . Gazteari osasun publikoaren aurkako delitu bat egitea egotzi diote, bertsio polizialaren arabera, "plastikozko poltsa batean marihuana gordeta" ei zuelako bilbotarrak. Gainera, gazteak 1.550 euro zeramatzan aldean bi sortatan banatuta. Atxiloketa atzo 19:00ak aldera gertatu zen Udaltzaingoko Koordinazio Zentroan dei bat jaso eta gero. Deitzaileak kexu zebilen Areetan gazte batzuk bere etxea ez zenaren garaje batean zeudelako. Gazte horiek eta garajetik ateratzekoa zen auto bateko gidariak ere, "jarrera arraroa" zuten, Udaltzaingoaren arabera. Udaltzainek Zugatzarte etorbidean aurkitu zuen autoa, Algortarantz zihoala, eta gelditu egin zuten. Auto barrutik "marihuana usain gogorra" ateratzen zela antzeman zuten polziek. Hauek auto barrua miatzerakoan berde koloreko belarrak, ustez marihuana belarrak, zituen plastikozko poltsa bat aurkitu zuten. Halaber, autoko maletategian marihuana hostoaren irudia zuten egurrezko bi kutxa zeuden.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!