Algortako Ereaga hondartzan dagoen
Igeretxe hotel historikoa "deskapitalizazioaren" bidez itxieraren bidean jarri dutela salatu du gaur CCOO sindikatuak. Langileen ordezkariek salatu dutenez, hotela ustiatzen duen Dacma Igeretxe SA "finantza-hondatze" egoeran dago eta hiru eta zazpi lansari artean zor dizkio behargin bakoitzari. Atzerapenak iaz hasi ziren, CCOOk azaldu duenez, eta abiapuntua "hotelarenak ez diren" azaroetan dago, gerentearen inbertsio politikan, alegia. Izan ere, sindikatuaren aburuz, hotela "gaur egun errentagarria da", baina enpresa "itxurazko kaudimen-gabezian" dago murgilduta. Egoera konpontzeko, Getxoko Udalak eta Bilboko Portuaren Agintaritzak esku sartzea eskatu du CCOOk, bi erakunde horiek hotela esleitu zuen partzuergoko bazkideak izateagatik. Bitartean, Igeretxe hotelaren langileak terrazaren aurrean burutzen dituzten elkarretaratzeekin jarraituko dituzte. Lan taldea "kezkatuta" dago, bai zor zaizkion hilabeteengatik eta baita bere etorkizunagatik eta enpresari "premiazko neurriak" har ditzan exijitu dio.