Gainera, zenbait idazlek lan berriak aurkeztuko dituzte bertan, Koldo Izagirre, Uxue Alberdi, Irati Jimenez, Juanra Madariaga, Markos Zapiain, Mikel Peruarena eta Edorta Jimenez kasu. Alberdania, Elkar, Erein, Igela, Maiatz, Pamiela, Susa, Txalaparta eta Utriusque Vasconiae argitaletxeek ere parte hartuko dute.
Literaturiaren egitaraua
Ekainaren 5a, barikua:
- 20:00etan, Literaturiaren aurkezpen ekitaldia, Angulerin kultur etxearen aurrean
- 21:00etan, Hedoi Etxarteren errezitaldia: Suzko Lilia, Hori Bai gaztetxean.
- 23:00etan, Petti: "Awañak" diskoaren aurkezpena, Hori Bai gaztetxean.
Ekainaren 6a, zapatua
- Azoka zabalik, eskoletan: 11:00-14:30 eta 16:30-20:00.
- 10:00etan, Literatura Eskola: Mahai-ingurua: "Euskarazko literaturaren sistema: idaztea, argitaratzea, kritikatzea", Anguleri kultur etxean. Hizlariak: Fito Rodriguez, idazlea; Olatz Osa, editorea eta Iratxe Retolaza, kritikoa. Moderatzailea: Harkaitz Zubiri.
- 12:00etatik 14:30era, liburu aurkezpenak azokan.
- 15:00etan, bazkaria, azokan: Larrabetzuko produktuekin osatutako menua: nagusiek 19 euro eta umeek 10.
- 17:30ean, Blogak & letrak: hitzaldi ezberdinak:
- Emailuetatik Volgara post-literatura | patxi gaztelumendi
- Etxepare porno 2.0 (revisited) | Luistxo Fernandez
- Bloga, hutsetik irribarrera | juan luis zabala
- Blogean zergaitik idatzi / ez idatzi? | Julen Gabiria / Beñat Sarasola
- Zizeron, Victor Hugo, Monterroso eta beste zenbait blogari |Gorka Bereziartua
- Beste Habitat bat | Katixa Agirre
- liburu elektronikoari buruzko kafe tertulia: Josu Landa (armiarma.com) / E-garoa liburudenda elektronikoa
- Argitarapen lizentziei buruzko EZtaBAIda irekia (librea?)
- Komuneko paperean idatzitako poemen errezitaldia. | Bi anai
- 18:00etan, EIDABE umeentzako antzezlana: "Ametsen museoan", Anguleri kultur etxean.
- 20:30ean, Mirande kabareta, Hori Bai gaztetxean.
- 23:00etan, Joseba Irazoki, Hori Bai gaztetxean.
- Ostean, Hori Bai gaztetxean, poetTUBE poema errezitaldia (munduko poetak gurean, pantailako poesia…) eta Bi hitz: beats _ bits dj Kaiku & dj Fufu.
Ekainaren 7a, domeka
- Azoka zabalik: 11:00-14:30 eta 16:30-20:00, eskoletan.
- 11:00etatik 14:30era, liburu aurkezpenak azokan.
- 15:00etan, bazkaria: talo-jana, plazan.
- 17:30ean, bazkalosteko solasaldia/ idazleekin mahai-ingurua…, azokan.
- 19:00etan, Mikelazulo: "Ate hautsiak", Hori Bai gaztetxean.
- 20:30ean, Kukubiltxo: "Hilario Mortimer", Hori Bai gaztetxean.
Literaturiatxua, Anguleri kultur etxearen aurreko haurrentzako gunearen egitaraua:
Ekainaren 6a, larunbata
- 11:00etan, Literaturiatxoaren gunea apaindu eta ongi etorria eman kontalari datozen ume eta nagusi guztiei.
- 12:00etan: umeek egindako antzerkia: “Antzinakeriak”.
- 16:30etan, Larrabetzuko jendeak ekarritako ipuinak, istorioak…
Ekainaren 7a, domeka
- 11:00etan, asmakizun-orienting jolasa, lagun guztiontzat.
- 12:00etan, idazle/irakurle/ipuingileen ordua: irakurketak, berbaldia… gazteentzat.
- 17:00etan, errezitaldi musikatua, Txorierri institutuko ikasleen eskutik.
- 18:00etan, irakurle ezagunekin eta Larrabetzuko gazteekin solasaldia.