Imanol Landa alkateak azaldutakoaren arabera (mp3), “dokumentuan jasotzen denez, FFC enpresak, bere enpresan langile berriak hartzeko orduan Getxoko Udaleko Enplegu eta Garapen Ekonomikorako Zentroaren baliabideak erabiltzeko konpromisoa hartzen du, beste batzuen artean; Udalak, bere aldetik, bere enpleguaren eskaintzei modu eraginkorrean erantzuna emateko beharrezkoak diren baliabideak eta langile teknikoak errazteko konpromisoa hartzen du”. Lagunduz enpresarekin sinatutako hitzarmenean egin zuen bezala, "Udalak aurrerapauso bat eman du enpresa publiko zein pribatuekin kolaboratzeko ildoan, enpresa horiek eta langabetuak harremanetan jartzeko lan egin aldera", tokiko agintarik gaineratu duenez.
Getxo Lan-IN
Eremu publiko-pribatuan kokatzen den kolaborazio hori Getxo Lan-IN, Getxo Laneratzen, Getxo Integratzen izeneko proiektuaren harira dator; egitasmo hori, hain zuzen ere, Getxoko Udalak egiten du, Europako Gizarte Funtsaren kofinantzazioarekin, Espainiako Administrazio Publikoen Ministerioaren bitartez. Proiektu honen helburua da langabezian dauden pertsonei lana bilatzea, batez ere, lana topatzeko zailtasun handiagoak dituztenei, trebakuntza ibilbide eta enpresa eta gizarte erakundeekin sarea osatuz egindako lanaren bitartez.
