Juan Carlos Martin Fragueiro Espainiako Gobernuko Itsas Gaietarako idazkari nagusiak eta Mikel Cabieces Madrilgo exekutiboak EAEn duen ordezkariak Gorliz eta Plentzia bisitatu zituzten atzokoan,
Ingurumen Ministerioak bertoko hondartzetan egiten ari den lanak ikuskatzeko asmoz. Hain zuzen ere, obra osagarriak egiteko beste bi milioi euro jartzea aurreikusten du Espainiako Gobernuak. Besteak beste, aparkatzeko toki gehiago jarriko dituzte, "Puesto del Carabinero" delako begiratokia konponduko dute eta Gorlizko herrigunetik hareatzara arteko pasealekua atonduko dute. Gauzak horrela, bi hondartzetako lanak 10 milioi baino gehiagotan aterako zaizkio Ingurumen Ministerioari, aurretik 8.049.463 euro emanda baitzituen. Obrak 2009ko azaroan egon litezke bukatuak. Argazkian, Gorliz eta Plentziako hondartzak airetik begiratuta.