Europako hauteskundeen emaitzak zabalduko ditu Koska Irratiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko eka. 5a, 10:53
"Europarako hauteskundeen zenbaketak eta emaitzak normalean aspergarriak izaten badira ere, aurten hamaika aldagai jarraitu beharko ditugu ezinbestean", Koska irratia Uribe Kostako irrati libreko kideek adierazi dutenez. Lortuko dute Alfonso Sastre Estrasburgora eramatea? Zeintzuk izango dira Aralar eta EAren batuketaren emaitzak, Alkarbide alderatuta? Noraino jaitsiko da Ezker Batua? EHA hurbilduko da HZk atera zituen emaitzetara? Non geldituko da PNB? Zenbat izango dira Ezker Antikapitalistari sostengua emango diotenak? eta PCPEri? Noraino helduko da abstentzioaren mamua?... eta beste hainbat inkognita planteatu dituzte Koskako lagunek. Info7 irratiarekin bat eginez, igandean emango dute guzti horren berri, FMko 108.0n, 19:45etik aurrera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun