Aurten ere "arrakasta itzela" izan du
Algortako San Inazio jaietako maketa lehiaketak. Hirugarren edizio honetan, hamar talde dira Getxoko
Txorimalo gaztetxeko kanporaketan joko dutenak. Hitzordua larunbat honetan, ekainak 6, jarri dute, 19:00etatik aurrera. Horrenbestez, Striknina, Matarratas, La Koka del Rey, Draa, Napalm, Kadena de WC, Kierosilenzio, Etsi Gabe, Hemen eta Patada en la Papada taldeak igoko dira Txorimaloko agertokira. Bakoitzak ordu laurden joko du eta taldetik taldera bost minutu izango dira. Hala ere, 18:00etan egon beharko dira Getxo aldeko gune autogestionatuan banda guztiak. Aukeratutako hiru taldeek Algortako San Inazio jaietako agertoki nagusian jotzeko aukera edukiko dute, uztailaren 29tik 31ra. Abuztuaren 1ean bukatuko dira ospakizunak ohiko dantza plaza eta erromeriarekin. Argazkian, Patada en la Papada Txorimalon jotzen.