Igande honetako Europako Legebiltzarrerako bozketei begira, gaur edukiko dute azken aukera alderdi politikoek, oraindik ere zalantzan dauden hautesleak konbentzitzeko. Izan ere, hausnarketa eguna da biharkoa. Alderdi gehienek hiribildu eta hiri handietan mitin bakanen bat emango dute, bertan ehunaka lagun eta telebistak batu guran. Ez da hori
Iniziatiba Internazionalistak Euskal Herrian erabiliko duen formatoa. Izan ere, gaur arratsaldean, 30 ekitaldi egingo dituzte Hego Euskal Herrian. Uribe Kostan, bi izango dira, Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugenia plazan eta Leioako Plaza Gorrian. Gurean ere, Erandioko Astrabudua auzoko Josu Muruetan hitzaldia emango dute. Ekitaldi guztiak 20:00etan izango dira, hurrenez hurren, Bestalde, EAJk eta Europarako Koalizioak Bilboko La Casillan izango dira, 20:00etan. Bertan,
Izaskun BIlbao eta Iñigo Urkullurekin batera Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak hitz egingo du. Ordu bat lehenago Bilboko Fernandez del Campo kaleko 24. zenbakian dagoen EBko egoitzan hitzaldia emango dute Kontxi Bilbaok eta Javier Madrazok. 19:00etan ere,
POSIren kideek "Europako Batasunaren diktaduraren aurkako" mahai informatiboa jarriko dute Bilboko Kale Nagusiaren 33. zenbakiaren aurrean, Europako Batasunaren bulegoaren aurrean, alegia. PSOEk, ordea, goizean egin du ekitaldia Bilbon.