Iniziatiba Internazionalistak ez ei du euskara defendituko. Hara Nafarroan euskararen egoera hobetzeko aukera izanda, Himalayara oporretan joan zirenen iritzia. Desproportzionatua, duten botere urria eta lehiakidea baldintza prekarioan agertzeak sortu dien urduritasuna. Denbora gutxi beharko da poltronari berrien izaera argi agertzeko. Lagun anarkista batek dioen legez: zatiketa bitxia zuena, kobratu barik eguneroko lan militantean zebilen inor eroan ez dizuena.
Baina hau ez da soilik euskaldunon kontua. ERCri ere zerrenda berera ihes egingo dio milaka botok. Erraz nekatzen da sistemarekin konforme ez dagoena, "flower power", gorbata, funtzionario soldata eta aldaketa oro instituzioen bidez egin gura dituztenez. Horretarako, EAJ eta CiU daude.
Errenta aitorpenean dirua bueltatzen digutenon alderdiari bozkatuko diot nik. "Es que...-tiar" eta "averchalet"-ek inoiz inbadituko ez duten gehiengo sozial internazionalistari.
Fredi Paya bertsolari algortarrak gaur "Berria" egunkarian argitaratutako artikulua
[