Jon Anzaren desagertzea salatu du Algortan LABek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko eka. 5a, 19:42
"Euskal presoak Euskal Herrira! Euskal presoak lantokietara!" lelopean, 30 bat lagunek egin dute elkarretaratzea gaur eguerdian Algortako Telletxe plazan, Eskumaldeko LABek egindako deialdiari erantzunez. Baina, euskal preso politikoen etxeratzea aldarrikatzeaz gain, desagertutako Jon Anza iheslari donostiarra ere izan dute gogoan bertan bildutakoek. Ez dira gutxi izan "Non dago Jon?" lelopeko kartela eskuan zeukaten gizon-emakumeak. Txorierri, Mungialdea eta Uribe Kosta hartzen duen Eskumaldeko LAB sindikatuak hilabetean behin egiten du kontzentrazioa Ipar Uribe eskualde handian, beti lehenengo ostiralean eta herriz herriz txandakatuz. Argazkian, gaurko elkarretaratzea. Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun