Nuria Fernandez santurtziarrak egin du Leioako Berdintasun Sailaren logotipoa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko eka. 5a, 20:06
Kultur Leioan aurkeztu zuten atzo udal leioaztarraren Berdintasun Saileko irudi berria. Bertan, lehiaketan irabazle suertatu den Nuria Fernandez santurtziarraren logotipoa eman zen ezagutzera, ekitaldi berezi batean. ETBko Teleberriko Kirolen ataleko Ana Ramos kazetariak egin zituen aurkezle lanak. Besteak beste, hirugarren sektoreko agenteak, berdintasun arlokoak, garapenerako lankidetzakoak, nagusien etxeetako ordezkariak, kirol taldeak, emakume taldeak, EHUko ordezkariak, hezkuntza arlokoak, Udal Musika Eskolakoak... izan ziren ekitaldian. Hau horrela, irabazleak 1.000 euroko saria eskuratu du. Argazkian, Eneko Arruebarrena alkatearen eta Isabel Garcia Gizarte Ekintza zinegotziaren eskutik jaso zuen saria Nuria Fernandezek.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun