Parte hartze eskasa Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko eka. 7a, 14:57
Uribe Kosta eta Erandioko hautes-zentroetan ikus daitezkeenez, bozka dezaketen 134.733 auzokideetatik gutxi, oso gutxi, dira orain arte 207 mahaietara hurbildu direnak. Giroa ere, lasaia da bozkalekuetan eta oraindik Herrizaingo Sailak, Hauteskunde Batzordeak edota alderdi ezberdinek ez dute jazoera nabarmenik iragarri. Salbuespen bakarra, Itzubaltzeta / Romoko Romo ikastetxean izan da, Iniziatiba Internazionalistako ahaldunei gela batean jesartzea galarazten saiatu direnean EAJren ikuskatzaileak. Azkenean mahaiak konpondu du kontua eta II-HEko kideak bertan izan dira. Bestalde, Carlos Iturgaiz PPren eurolegebiltzarkide eta hautagaiak lasaitasun osoz bozkatu du Areetan, ohikoa ez den legez. Baina beste aurpegi ezagun batzuk ere agertu dira ikastetxeetatik. Hori izan da Imanol Landa Getxoko alkatearen eta Marisa Arrue PPren zinegotziaren kasua, hautes-zentroz hautes-zentro ibili direnak alderdikideak eta auzokideak agurtzen. Javier Caño EAren buruzagi historikoa ere ikusteko aukera izan da. Argazkian, Pasa den martxoaren 1eko EAEko hauteskundeetako ilarak ez dira gaur ikusten.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun