Makina bat oztopo izaten ari da Iniziatiba Internazionalista

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko eka. 7a, 16:13
Iniziatiba Internazionalistaren, PCPEren eta Ezker Antikapitalistaren boto paperak Estatu espainiarreko hainbat lekuetan desagerrarazi dituztela publikoki salatzen ari da Alfonso Sastreren hautagaitza. Besteak beste, Euskal Herrian (Txantrean), Herrialde Katalanetan (Cerdanyola del Valles, Vilafranca del Penedes, Ripollet, Palma, Vil.lamar de Sagunt, Bartzelona, Alacant, Manises eta Prat de Llobregat), Andaluzian (Kadiz, Malaga eta Motril), Galizian (Ourense, Vigo eta Ferrol), Gaztelan (Ciudad Real, Moratalaz, Burgos, Murtzia eta Caceres), Leonen (Pastorinas, Eras de Renueva eta Astorga). Gainera, Iniziatiba Internazionalistak bere zerrenda atzera bota duela dioen gutuna hainbat ikastetxera bidali dutela salatu dute. Gutuna Madrilen dagoen Espainiako Gobernuaren ordezkariak sinatzen ei du. Horregatik, gauean eman daitekeen "hauteskunde-iruzurraren" aurrean zuhur jokatzera deitu dute. Azkenik, CNN+ telebista kateari "hauteskunde delitu larria" egin izana leporatu diote, II-HEren boto papera erakusten "eta kriminalizatzen" albistegiak irekitzeagatik. Kaosenlared kontrainformazio komunikabideak ere bere irakurleei eskatu die II-HE, PCPE eta Ezker Antikapitalista "zerrenda iraultzaileen" paperak mahaietan eta kabinetan daudela ziurtatzeko eta bestela, salatzeko. Azkenik, Ertzaintzak II-HEren bi kide identifikatu dituela zabaldu du Azpeitiko Uztarria.com-ek.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun