Parte hartzea orain dela bost urtekoa baino txikiagoa izaten ari da Uribe Kostan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko eka. 7a, 17:24
Europako Legebiltzarrerako hauteskundeen parte hartzea txikiagoa da Uribe Kostan, 2004ko bozekin alderatuz gero. Berriz, Erandion bozka eman dutenen kopurua handiagoa da, oso gutxi bada ere, eta udalerri horretan parte hartze datua Uribe Kostan baino murritzagoa izanda ere. Dena den, kopuru guztiak %20 eta %27 bitarteko bozka kopuruetan murgiltzen dira. Espainiako Barne Ministerioak jakinarazi dituen datuen arabera, 14:00etan eman den parte hartzerik altuena gure eskualdean, Gorlizen eman da, bertan %27,01k bozkatu duela, 2004n baino %3,81 gutxiago. Ondoren, hurrenez hurren, honako udalerriek jarraitzen diote: Getxo (%25,05, %1,76 gutxiago), Lemoiz (%24,58, %7,24 gutxiago), Barrika (%23,97, %6,73 gutxiago), Urduliz (%23,73, %4,19 gutxiago), Plentzia (%22,99, %9,09 gutxiago), Berango (%22,48, %3,55 gutxiago), Sopela (%21,33, %3,83 gutxiago) eta Leioa (%21,17, %2,51 gutxiago). Zerrenda Txorierriko udalerririk populatuenak ixten du. Izan ere, Erandion hauteskunde erroldaren %20,42k baino ez du bozkatu. Hori bai, 2004n baino %0,29k gehiago. Argazkian, kale garbitzaile bat hauteskunde kanpainan.
Espainiako Barne Ministerioaren datuak:

Barrika. Parte hartzea 14:00etan: %23,97. (2004n, %30,70).
Berango. Parte hartzea 14:00etan: %22,48. (2004n, %26,03).
Erandio. Parte hartzea 14:00etan: %20,42. (2004n, %20,13).
Getxo. Parte hartzea 14:00etan: %25,05. (2004n, %26,81).
Gorliz. Parte hartzea 14:00etan: %27,01. (2004n, %30,82).
Leioa. Parte hartzea 14:00etan: %21,17. (2004n, %23,68).
Lemoiz. Parte hartzea 14:00etan: %24,58. (2004n, %31,82).
Plentzia. Parte hartzea 14:00etan: %22,99. (2004n, %32,08).
Sopela. Parte hartzea 14:00etan: %21,33. (2004n, %25,16).
Urduliz. Parte hartzea 14:00etan: %23,73. (2004n, %27,92).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun