Parte hartzea txikiagoa izaten jarraitzen du Uribe Kostan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko eka. 7a, 21:01
Espainiako Barne Ministerioak 18:00etan zabaldutako datuak lau ordu lehenago emandakoak adierazitakoa baieztatu baino ez dute egin. Europako Legebiltzarrerako hauteskundeen parte hartzea txikiagoa da Uribe Kostan, 2004ko bozekin alderatuz gero. 14:00etan, Erandion bozka eman dutenen kopurua handiagoa bazen ere, datu berriak eskuan, parte hartzea orain lau urte baino txikiagoa da Txorierriko udalerririk populatuenean. Dena den, kopuru guztiak %29 eta %37 bitarteko bozka kopuruetan murgiltzen dira. Espainiako Barne Ministerioak jakinarazi dituen datuen arabera, 18:00etan eman den parte hartzerik altuena gure eskualdean, Gorlizen eman da, 14:00etan bezala, bertan %36,62k bozkatu duela, 2004n baino %2,61 gutxiago. Ondoren, hurrenez hurren, honako udalerriek jarraitzen diote: Lemoiz (%36,45, %7,58 gutxiago), Getxo (%36,35, %1,95 gutxiago), Plentzia (%35,46, %6,78 gutxiago), Barrika (%33,85, %5,95 gutxiago), Urduliz (%33,60, %5,01 gutxiago), Berango (%32,05, %3,59 gutxiago), Leioa (%29,76, %3,14 gutxiago) eta Erandio (%29,68, %1,07 gutxiago). Zerrenda Sopelak ixten du. Izan ere, bertan hauteskunde erroldaren %29,20k baino ez du bozkatu. 2004n baino %4,10k gutxiago. Argazkian, hauteskunde panelak Algortan.
Espainiako Barne Ministerioaren datuak:

Barrika. Parte hartzea 18:00etan: %33,85. (2004n, %39,80).
Berango. Parte hartzea 18:00etan: %32,05. (2004n, %35,64).
Erandio. Parte hartzea 18:00etan: %29,68. (2004n, %30,75).
Getxo. Parte hartzea 18:00etan: %36,35. (2004n, %38,30).
Gorliz. Parte hartzea 18:00etan: %36,62. (2004n, %39,23).
Leioa. Parte hartzea 18:00etan: %29,76. (2004n, %32,90).
Lemoiz. Parte hartzea 18:00etan: %36,45. (2004n, %44,03).
Plentzia. Parte hartzea 18:00etan: %35,46. (2004n, %42,24).
Sopela. Parte hartzea 18:00etan: %29,20. (2004n, %33,30).
Urduliz. Parte hartzea 18:00etan: %33,60. (2004n, %38,61).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun