Gaur Euskal Herria osoan burutzen ari diren Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan, 2.450.000 pertsonek daukate boto eskubidea. Hego Euskal Herriari dagokionez, Espainiako Barne Ministerioa dabil datuak zentralizatzen eta horiek ahalik eta lasterren jasotzeko agenda elektronikoak banatu dituzte 40.000 biztanle baino gehiago dituzten udalerrietako mahai guztietan. Gauzak horrela, Iruñea, Gasteiz, Donostia, Bilbo, Portugalete eta Barakaldokoekin batera, Getxo udalerriko 98 mahaiek agenda elektroniko bana izango dute, 64.740 erroldatuen datuak jakinarazteko. Uribe Kosta eta eta Erandioko bestelako 109 mahaiek, ordea, faxez eta epaitegirik hurbilenera eramaten bidaliko dituzte zenbaketaren datu guztiak. Mahai horietan, 69.993 pertsona daude erroldatuta. Argazkian, hainbat agenda elektroniko batera /
Totoro!.