Inkesten arabera Bilbao eta Iturgaitz Eurolegebiltzarrean lirateke

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko eka. 7a, 22:48
Arratsaldeko 8etan itxi dituzte ateak Uribe Kosta eta Erandioko hauteskunde zentroek. Oraingoz, Espainiako Barne Ministerioak ez du behin betiko parte-hartze datuak mahai-gaineratu eta, dagoeneko, hainbat komunikabidek hutsune hori betetzeari ekin diote. Datuak ezean, inkesten bidez saiatzen ari dira hauek audientzia so izaten. Esate baterako, Espainiako Cope irratiaren aburuz, PP nagusituko litzateke Espainia mailan, botoen %43 eta 23 edo 24 eserlekuekin, tartean Carlos Iturgaizena. Ondoren, PSOE litzateke, %40,5 eta 21 edo 22 eurodiputatuekin. Hirugarren zerrenda bezala, CiU, EAJ eta beste alderdi batzuek osatzen duten Europarako Koalizioa iragartzen dute, botoen %5 eta bi eserleku eskuratuta. Hortaz, Izaskun Bilbao eurolegebiltzarkidea litzateke. IU %3,6ra jaitsiko litzateke (1 edo 2) eta ERC, BNG, EA, Aralar eta enparauek botoen %2,5ekin, ERCko zerrendaburua bidaliko lukete Estrasburgora, hilabete batzutan Irazabalbeitiak ordezkatuko lukeela. Azkenik, UPDri atea irekita uzten diote 0 edo legebiltzarkide bakarra lortu lezakeelakoan. Argazkian, Carlos Iturgaiz Areetan, PPko mitin batean, jertse gorria jantzita.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun