Gaueko 10etan emango dituzte lehenengo datuak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko eka. 7a, 23:16
Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetako lehendabiziko emaitzak gaueko 10etatik aurrera jakinaraziko dituzte. Izan ere, ordu horretara arte izango dute botoa emateko aukera Italiako bizilagunek. 22:00etarako, nahiko aurreratuta egongo da zenbaketa Euskal Herrian, Espainian eta Frantzian; hautes-eskolak 20:00etan eta 18:00etan itxi dituzte, hurrenez hurren. Behin betiko parte-hartze datuak ere ez ditu oraindik mahai-gaineratu Espainiako Barne Ministerioak. Argazkian, pasa den martxoaren 1eko EAEko hauteskundeetako ilarak ez dira gaur ikusten.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun