Ixabel Etxeberria
Euskal Herriaren Aldeko (EHA) zerrendaburua "pozik" agertu da Ustaritzen egindako agerraldian, Ipar Euskal Herriko ezker abertzaleko hautagaitzak jaso duen babesagatik. Ekitaldi berean, Etxeberriak berretsi egin du Jon Anzaren egoeragatik ezker abertzaleak eta milaka herritarrek duten kezka eta Gobernu frantsesari Anza non dagoen galderari erantzuteko galdegin dio. Bestalde, Parisetik eta Baionako suprefekturatik hauteskunde informaziorik zabaltzen ez denez, Ipar Euskal Herriko ezker abertzaleak herriz herriko datuak emateari ekin dio. Oraingoz datu askorik ez bada ere, informazioa zuzena da, hauteskunde mahaietan bilduta. Esate baterako,
Info7 irratiak jakinarazitakoaren arabera, Urruñan, adibidez, Sarkozyren UMP alderdiak 643 boto eskuratu ditu. Ondoren, alde handiarekin PSF gelditu da, 363 botoekin, distantzia txikira, ABk eta EAk babestutako Europa Ekologista (Boveren zerrenda, alegia), EHA eta EAJ, hurrenez hurren, gelditu dira. Azken hautagaitza horrek 232 boza batu ditu. Argazkian, Ixabel Etxeberria eta Battitt Amestoy EHAren zerrendaburuak orain dela egun batzuk Pausun egindako ekitaldian / EHAn. Argibide gehiagorako,
Kazeta.info.