Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak Alderdi Popularrak irabazi ditu Estatu espainiarrean 6,5 milioi botorekin. Zenbaketaren %98,38rekin, Mayor Orejaren zerrendak 6.514.310 boza eskuratu ditu, PSOEk, 5.935.486 baino ez dituela lortu. Gauzak horrela, PPk 23 eta PSOEk 21 jesarleku banatu dituzte, tartean Areetako Carlos Iturgaiz popularra edo Ramon Rubial erandioztarraren iloba den Eider Gardiazabal sozialista. Bere aldetik, CiU, EAJ eta beste alderdiek eratutako Europarako Koalizioak (777.402 boto) bi txartel eskuratu ditu, Tremosa eta Izaskun Bilbaorentzat. IUk eta ICVk (576.336) ere bi legebiltzarkide lortu ditu eta UPDk (444.121) eta Independentistak eta Ezkertiarrek (389.921) bana. Koalizio horretako eserlekua lehenengo lau hautagaien artean banatuko dute eta, beraz, Iñaki Irazabalbeitia Aralarren kidea Estrasburgon jesarriko da, ez horrela EAren Sabin Intxaurraga. Iniziatiba Internazionalista, berriz, urrun gelditu da Alfonso Sastre Europara bidaltzetik baina 175.300 boza batu ditu, heren bat Estatuan, gainera. Argazkian, Jaime Mayor Oreja iaz Kataluniako PPk egindako hauteskunde ekitaldi batean / Dolors Nadal.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!