Aralarrek oraingo honetan Estrasburgorako txartela hilabete batzuetarako eskuratu badu ere, EArekin egindako koalizioan galdu egin du. Izan ere, biek batera 54.955 sufragio bildu dituzte, 2004n 81.739 izan zituztela. Berriz, Ipar Euskal Herrian, EAk eta ABk sostengatutako Europa Ekologista zerrenda emaitza oso onak atera ditu, %14,5. Ezker Batuari eta Nafarroako Ezker Batuari dagokienez, ez dute lortu bere hautesleei eustea, Estatu espainiarrean IUk egin bezala. Horrela, 38.000 bozetatik 19.840era igaro dira.
Hego Euskal Herria mailan, UPD da zazpigarren zerrenda, 15.098 hauteslek horrela erabakita. Ondoren alderdien pelotoia dator, 10.000 botoetatik behera.