Iniziatiba Internazionalista bigarren indarra izan da Uribe Kostako udalerri gehienetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko eka. 8a, 02:03
Gaurko hauteskundeetan parte hartze txikia egon arren, ohiko lez, arazorik ez du izan EAJk, Uribe Kosta eskualdeko udalerri guztietan eta Erandion nagusitzeko. Hala ere, nabarmentzekoa da herritarrek Iniziatiba Internazionalistari emandako babesa: Alfonso Sastreren alderdia bigarren indarra suertatu da Barrikan, Gorlizen, Lemoizen, Plentzian, Sopelan eta Urdulizen; 2004ko Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan Herritarren Zerrenda (HZ) aurkeztu zela eta legez kanpo utzi zutela, orduan baliogabetzat jotako botoak gaindituz. Hala ere, udalerri populatuenetan, hau da, Erandion, Leioan eta Getxon, PSOE eta PPren atzetik geratu da ezker abertzaleak babesa emandako Iniziatiba Internazionalista. Bitartean, Uribe Kostak ere eurodiputatua izango du, PPko Carlos Iturgaizek Estrasburgorako txartela eskuratu baitu.
Herriz herriko datuak:

Barrika:
Errolda: 1.171
Abstentzioa: 631 (%54,21)
EAJ: 260
II-EH: 102 (92 boto baliogabetu zituzten 2004an)
PSOE: 61
EA-Aralar: 50
PP: 33
UPyD: 4
EB: 3
Zuriak: 4
Baliogabeak: 3

Berango:
Errolda: 5.079
Abstentzioa: 2.832 (%55,76)
EAJ: 737
PSOE: 517
II-EH: 404 (323 boto baliogabetu zituzten 2004an)
PP: 302
EA-Aralar: 121
EB: 35
UPyD: 4
Zuriak: 13
Baliogabeak: 11

Erandio:
Errolda: 19.368
Abstentzioa: 11.624 (%60,02)
EAJ: 2.870
PSOE: 2.544
PP: 893
II-EH: 816 (730 boto baliogabetu zituzten 2004an)
EA-Aralar: 225
EB: 121
UPyD: 56
Zuriak: 45
Baliogabeak: 24

Getxo:
Errolda: 64.740
Abstentzioa: 33.996 (%52,51)
EAJ: 9.750
PP: 8.457
PSOE: 5.881
II-EH: 3.141 (2.634 boto baliogabetu zituzten 2004an)
EA-Aralar: 1.204
UPyD: 897
EB: 392
Zuriak: 232
Baliogabeak: 73

Gorliz:
Errolda: 4.184
Abstentzioa: 2.177 (%52,03)
EAJ: 972
II-EH: 300 (237 boto baliogabetu zituzten 2004an)
PSOE: 256
EA-Aralar: 186
PP: 157
EB: 35
UPyD: 17
Zuriak: 15
Baliogabeak: 7

Leioa:
Errolda: 23.599
Abstentzioa: 13.538 (%57,37)
EAJ: 3.335
PSOE: 2.967
PP: 1.583
II-HE: 996 (787 boto baliogabetu zituzten 2004an)
EA-Aralar: 351
EB: 205
UPyD: 167
Zuriak: 84
Baliogabeak: 40

Lemoiz:
Errolda: 834
Abstentzioa: 450 (%53,96)
EAJ: 216
II-EH: 92 (69 boto baliogabetu zituzten 2004an)
EA-Aralar: 28
PSOE: 22
PP: 11
EB: 6
UPyD: 1
Zuriak: 1
Baliogabeak: 4

Plentzia:
Errolda: 3.373
Abstentzioa: 1.764 (%52,30)
EAJ: 797
II-EH: 255 (94 boto baliogabetu zituzten 2004an)
PSOE: 191
PP: 167
EA-Aralar: 125
EB: 19
UPyD: 13
Zuriak: 10
Baliogabeak: 4

Sopela:
Errolda: 9.680
Abstentzioa: 5.759 (%59,49)
EAJ: 1.534
II-EH: 791 (645 boto baliogabetu zituzten 2004an)
PSOE: 702
PP: 275
EA-Aralar: 240
EB: 109
PACMA: 97
UPyD: 50
Zuriak: 33
Baliogabeak: 11

Urduliz:
Errolda: 2.714
Abstentzioa: 1.454 (%53,57)
EAJ: 590
II-EH: 244 (234 boto baliogabetu zituzten 2004an)
PSOE: 191
EA-Aralar: 88
PP: 74
EB: 19
UPyD: 18
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun