Asteburuan sei gidari atxilotu eta beste hamar salatu ditu Getxoko Udaltzaingoak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko eka. 8a, 19:04
Getxoko Udaltzaingoak sei gidari atxilotu eta, epaiketa arinaren sistemaren bidez, epailearen esku utzi ditu, bide segurtasunaren kontrako hainbat delitu egotzita. Horretaz gain, beste hamar laguni salaketa administratiboa jarri die tokiko poliziak, baimendutako alkohol tasa gainditzea leporatuta. Horiei guztiei, ostiraletik igandera egin zieten alkoholemia kontrola, trafiko istripuekin zerikusia izan edo trafiko arauak hautsi zituztelakoan. Aipatu azken salaketa horietarako, 302 eta 602 euro arteko isunak aurreikusten ditu Zirkulazioko Arautegi Orokorrak; zirkulazio baimenaren 4 edo 6 puntu kentzea ere. "Delitua bada epaitegiek ipintzen dute isuna eta salaketa administratiboen kasuan, aipatu kopuru bien arteko isunak", azaldu dute polizia iturriek. Bestalde, zirkulazio baimenik gabe gidatzen ari zirelakoan, beste lau pertsonaren kontrako salaketa jarri du Getxoko Udaltzaingoak. Argazkian, Imanol Landa alkatea Getxoko Udaltzaingoaren koordinazio zentroan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun