![](http://farm3.static.flickr.com/2363/2366980087_f74383405e_m.jpg)
Frantziako Poliziak eta ETAko ustezko bi kidek tiroketa izan dute herrialdearen hego-ekialdean, Locere departamenduan -Montpellier iparraldean, Saint Enimie herrian-, albiste agentziek 17:50 gutxira aldera zabaldu dutenez. Horren ondorioz, polizia frantziar bat zauritu ei da, eskuan tiro bat jasota. Polizia iturrien arabera, ustezko bi etakideek auto bat lapurtu dute eta ihesari ekin diote: batek lehendik zuten autoan eta besteak lapurtutakoan. Auto honen jabeak Polizia ohartarazi du, eta honek haien aurkako jazarpena hasi du. Geroago, lapurtutako autoan zihoan lagunak utzi egin du ibilgailua eta bestera joan da. Orduan hasi dute tiroketa, eta polizia bat zauritu egin da. Erietxera eraman dute segituan. Ustezko etakideek ihes egitea lortu dute, eta Polizia errepide kontrolak jartzen ari da. Argazkian, pare bat jendarme /
Caribb.