EHNArekin bozkatu ahal izan da Leioa eta Plentziako hainbat mahaitan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko eka. 8a, 22:23
EHNA agiria erabili ahal izan zuten atzoko hauteskundeetan Uribe Kostako hainbat bizilagunek. Bai Euskal Herriari ekimenak komunikatu baten bidez jakinarazi duenez, Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan Leioako San Bartolome eta Mendibile hauteskunde zentroetako mahai guztietan ez zen inolako arazorik EHNArekin bozkatzeko. Gauza bera gertatu zen Plentziako mahai batean, baina herri horretako beste 4 hauteslekuetan auzokideei uko egin zieten Udalbiltzak jaulkitako agiri nazionalez identifikatzeko eskubidea. Hori dela eta, hainbat salaketa jarri zituzten eta horiek mahaietako aktetan ageri dira. Lamiakon, berriz, lau hauteskunde mahaietan ukatu zuten EHNAren erabilpena. Gainera, Bi Euskal Herriari ekimenak salatu duenez, "aktan kexa formala jartzeko aukerarik ere ez die eman mahaiko lehendakariak". Oraingoz, behin-behineko balantzea dena osatzeko herritarren laguntza eskatu du herri ekimenak, "EHNA zenbat mahaietan erabilia izan den eta euskal herritar gisa agertzea zenbatetan ukatu zaigun" agertzeko asmoz.
Bai Euskal Herriari-ren oharra:

BAI EUSKAL HERRIARI herri ekimena osatzen dugun gizon eta emakumeok, Europar Hauteskundetan EHNAren erabilerari jarraipena egin diogu. Gune honetan EHNA zenbat mahaietan erabilia izan den eta euskal herritar gisa agertzea zenbatetan ukatu zaigun agertu nahi dugu. Datu hauek lortzeko, BAI EUSKAL HERRIARI ekimeneko partaidez gain ehunka herritarren laguntza izan dugu. Zure laguntza behar dugu datuak osatzeko. Momentuz daudenak ikusteko irakurri gehiago.

EHNArekin bozka eman ahal izan diren mahaietako datuak eta euskal herritar gisa agertzea ukatu zaigun mahaietako datuak:

Araba eta Bizkaia:

* LAUDIOn 21 mahaietatik 3etan EHNArekin bozkatu da eta 18etan ez.
* BILBOn DEUSTUko IKASTOLAn 2 mahaietatik 1ean EHNArekin bozka eman da eta bestean ez EAJko ordezkarien eraginez.
* BILBOn DEUSTUko IKASTETXE PUBLIKOAn 10 mahaietatik 5etan EHNArekin bozkatu da eta beste 5etan ez EAJko ordezkarien eraginez.
* BILBOn IRALAko GALLEGO GORRIAn 6 mahaietatik 6etan EHNArekin bozkatu da.
* BILBOn IRALAko KAMATXOn 16 mahaietatik 16etan EHNArekin bozkatu da.
* BILBOn ZORROTZAko 10 mahaietatik 6etan EHNArekin bozkatu da eta beste 4etan ez.
* BILBOn REKALDEko 26 mahaietatik 14etan EHNArekin bozkatu da eta beste 7etan ez. 3mahaietako informaziorik ez dugu.
* BILBOn SANTUTXUko LUIS BRIÑASen 18 mahaietatik batean 35 pertsonak EHNArekin bozkatu ondoren EHNA gehiago ez onartzea erabaki dute. Beste mahaietako informaziorik ez dugu.
* BILBOn SANTUTXUko MINA DEL MORROen 16 mahaietatik 16etan ez dute onartu euskal herritar gisa EHNArekin bozka ematea. Hala ere mahairen batean pertsona batek EHNArekin bozka ematea lortu omen du.
* BILBOn SANTUTXUko BERRI OTXOAen 14 mahaietatik 2tan EHNArekin bozkatu da eta 7 mahaietan ez dute euskal herritargisa EHNArekin bozka ematen utzi. Eskola honetan gora behera handiak izan omen dira. Ilara berberean zegoen jendearen artean bati ukatu eta hurrengoari onartzea ere gertatu omen da.
* LEIOAko SAN BARTOLOMEn mahai guztietan arazorik gabe bozkatu da EHNArekin.
* LEIOAko MENDIBILen mahai guztietan arazorik gabe bozkatu da EHNArekin.
* LEIOAko LAMIAKOn 4 mahai daude eta guztietan ukatu da EHNArekin bozka ematea. Gainera, aktan kexa formala jartzeko aukerarik ere ez die eman mahaiko lehendakariak.
* BALMASEDAn 10 mahaietatik 1ean EHNArekin bozkatu da eta 9etan ez.
* ZALLAn 9 mahaietatik 2tan EHNArekin bozkatu da eta 7etan ez.
* GÜEÑESen 10 mahaietatik 5etan EHNArekin bozkatu da eta 5etan ez.
* SANTURTZIko MAMARIGAn 11 mahaietatik 2tan EHNArekin bozkatu da eta 9etan ez.
* SANTURTZIko DONIBANEn 2 mahaietatik inon ezin izan da EHNArekin bozka eman.
* SANTURTZIko KANTAURI institutoan 9 mahaietatik 1ean EHNArekin bozkatu da eta 8etan ez.
* SANTURTZIko EPAn 6 mahaietatik inon ezin izan da EHNArekin bozka eman.
* SANTURTZIko MAHASTIAn 10 mahaietatik 1ean EHNArekin bozkatu da eta 9etan ez.
* SANTURTZIko EUSKALTEGIAn 8 mahaietatik 2tan EHNArekin bozkatu da eta 6etan ez.
* SANTURTZIko POLIKIROLDEGIAn 8 mahaietatik 1ean EHNArekin bozkatu da eta 7etan ez.
* SANTURTZIko LIBURUTEGIAn 5 mahaietatik inon ezin izan da EHNArekin bozka eman.
* ONDARROAn 10 mahaietatik 10 mahaietan EHNArekin arazorik gabe eman dute bozka.Gainera jakin izan dugunez, 361 herritarrek erabili dute EHNA bozka emateko.
* ETXEBARRIAn mahai bakarra egon da. Bertan EHNArekin bozkatzea ukatu da eta 32 salaketa jarri dituzte aktan.
* PLENTZIAn 5 mahaietatik 1ean EHNArekin bozkatu da eta 4etan ez. / salaketa jarri dituzte eta mahaiko aktan jasoak izan dira.
* BERMEOn ISTITUTOAn 22 mahaietatik 19etan EHNArekin bozkatu da eta beste 4etan ez.
* BERMEOn KULTUR ETXEAn 5 mahaietatik 5etan EHNArekin bozkatu da.
* BERMEOn ERRETEn 4 mahaietatik 3etan EHNArekin bozkatu da eta beste 1ean ez.
* BERMEOn LIBURUTEGIAn mahai bakarra zegoen eta arazorik gabe bozkatu da EHNArekin.
* BERMEOn BENITO BARRUETAn 3 mahaietatik 3etan EHNArekin bozkatu da.
* BERMEOn TALAn 2 mahaietatik 1ean EHNArekin bozkatu da eta beste 1ean ez.
* BERMEOn NESTOR BAZTERRETXEAn 4 mahaietatik 4etan EHNArekin bozkatu da.
* BERMEOn LANGILE ESKOLAn 3 mahaietatik 2etan EHNArekin bozkatu da eta beste 1ean ez.

Gipuzkoa

* DONOSTIAko ALTZAn 23 mahaietatik 19etan EHNArekin bozkatu da eta 4etan ez.
* ORERETA-ERRENTERIAn 53 mahaietatik 40etan EHNArekin bozkatu da eta 13etan ez.
* LASARTE- ORIAn 22 mahaietatik 2tan EHNArekin bozkatu da eta 20etan ez.
* PASAIAn 23 mahaietatik 22etan EHNArekin bozkatu da eta 1ean ez.
* ANDOAINen 21 mahaietatik 20etan EHNArekin bozkatu da eta 1ean ez. PSOEko ordezkariaren eraginez.
* BERGARAn 19 mahaietatik 18etan EHNArekin bozkatu da eta 1ean ez.
* ARETXABALETAn arazorik gabe, EHNArekin bozka eman dute normaltasunez.
* ZIZURKILen 4 mahaietatik 4etan EHNArekin bozkatu da.
* ADUNAn zegoen mahai bakarrean arazorik gabe, EHNArekin bozka eman dute normaltasunez.
* ASTEASUn 2 mahaietatik 2etan EHNArekin bozkatu da.
* IBARRAn 6 mahaietatik 6etan EHNArekin bozkatu da.
* VILLABONA-AMASAn 6 mahaietatik 6etan EHNArekin bozkatu da.
* LARRAULen zegoen mahai bakarrean arazorik gabe, EHNArekin bozka eman dute normaltasunez.
* ALKIZAn zegoen mahai bakarrean arazorik gabe, EHNArekin bozka eman dute normaltasunez.
* IRURAn 2 mahaietatik 2etan EHNArekin bozkatu da.
* ORDIZIAn 13 mahaietatik 11an EHNArekin bozkatu da eta 2tan ez.
* BEASAINn 14 mahaietatik 6tan EHNArekin bozkatu da eta 8tan ez. 63 sakaleta jarri dira EHNArekin bozka ematen ez uzteagatik.
* LAZKAOn 8 mahaietatik 7tan EHNArekin bozkatu da eta 1ean ez.
* ZEGAMAn 2 mahaietatik 2tan EHNArekin bozkatu da.

Nafarroa Garaia

* IRUÑEAn VAZQUEZ DE MELLAko 3 mahaietan ezin izan da EHNArekin bozkatu.
* IRUÑEAn SAN FRANCISCO ESKOLAko mahai batean normaltasunez bozkatu da EHNArekin.
* TXANTREAn hautes mahai batean EHNA erabiltzea ukatu dute.
* LEITZAn 2 mahaietatik 2tan EHNArekin boakatu dute naturaltasunez.
* BASABURUAn zegoen mahai bakarrean arazorik gabe, EHNArekin bozka eman dute normaltasunez.
* IMOTZen zegoen mahai bakarrean arazorik gabe, EHNArekin bozka eman dute normaltasunez.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun