Euskarazko surf ikastaroa antolatu dute Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko eka. 9a, 11:27
Peñatxuri surf eskolarekin elkarlanean, olatuen gainean ibiltzen gure hizkuntza erabiltzeko aukera emango du, hilabete honetan, Aitxu! Sopelako euskara elkarteak. Horrenbestez, hiru txanda antolatu dituzte: lehenengoa, ekainaren 15etik 19ra; bigarrena, 22tik 26ra; eta hirugarrena, ekainaren 29tik uztailaren 3ra. Hirurak, astelehenetik ostiralera, beraz. Hala ere, lehenengo bi txandak arratsaldez izango dira, 16:00etatik 18:00etara. Azkena goizez izango da, 11:00etatik ordu batetara. Izena eman nahi dutenek 675 591 266 (materiala eta asegurua barne) telefono zenbakira deitu beharko dute. Bakoitzak 50 euro ordaindu beharko ditu.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun