![](http://farm4.static.flickr.com/3552/3350998985_8a4f4ce19c_m.jpg)
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 7.923 ikaslek asteazken honetan, ekainak 10, hasiko dituzte hautaproba azterketak
Euskal Herriko Unibertsitatean. Iaz bezala, selektibitatea euskaraz egiten duten ikasleak (4.523 / %57,1) espainolez egingo dutenak (3.455 / %42,9) baino gehiago dira aurten, EHUko iturriek gaur jakinarazi dutenez. Azterketak arratsaldeko lauetan hasiko dira. Lehendabizi, Gaztelania eta Literatura proba egin beharko dute, eta gero Historia eta Filosofia, 19:00ak bitartean. Ostegunean, 10:00etatik 13:00ak arte eta 16:00etatik 19:00ak arte, Batxilergoan egindako espezialitateko nahitaezko eta hautazkoen probak izango dira. Azkenik, ostiralean, 10:00etatik aurrera, Euskara eta Literatura azterketa izango da, eta gero aukeratutako atzerriko hizkuntzakoa (ingelesa, frantsesa edo alemana). Aipaturiko 7.607 ikasleak 38 epaimahaitan egongo dira banatuak: 5 Araban, 13 Gipuzkoan eta 20 Bizkaian. Argazkian, Batxilergoko ikasleez beteko dira bihartik aurrera EHUko ikasgelategiak.