"Hauteskunde-iruzur historikoa" argitzeko laguntza eskatu die herritarrei Iniziatiba Internazionalistak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko eka. 9a, 15:02
Bere webgunean argitaratutako adierazpenean (espainolez bakarrik) babesa eman dioten herritar guztiei eskerrak agertu dizkie Iniziatiba Internazionalistak, batez ere euskal herritarrei. Hala ere, "hauteskunde-iruzur historiko" baten aurrean egon gaitezkeela uste dute II-HEkoek. Hainbat herrialdetan izandako irregulartasunak "oso susmagarriak" direla argudiatu du Alfonso Sastre buru duen hautagaitzak; baita "jasotako milaka bozka" Espainiako Barne Ministerioak zabaldutako datuetan ageri ez direla salatu du ere. Egoeraren aurrean, II-HEk herritarren laguntza eskatu du irregulartasun horiek guztiak eta "horrek suposatzen duen hauteskunde-iruzur historikoa" argitzeko. Horretarako web[abildua]iniciativainternacionalista.org posta helbidea zabaldu du.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun