Asteazken honetan, ekainak 10, epaituko dute, Espainiako Auzitegi Nazionalean, Iker Gallastegi 83 urte militante abertzale historikoa eta Irantzu, Lexuri eta Orkatz preso berangoztarren osaba, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoran zabaldu duenez. Fernando Grande-Marlaska epaileak erabaki hori hartu zuen
2007ko apirilaren 30ean eta orain atera da epaiketarako data. Horren arabera, Tele5 telebistako erreportaje baterako, ezkutuko kameraren bidez hartu zizkioten hitzak direla eta, "terrorismoaren gorazarre" egitea leporatzen diote Gallastegiri. Fiskaltza, Ermuko Foroa eta
España y Libertad elkartearen akusazioek urte bat eta sei hilabete eta bi urte bitarteko eskaerak egin dituzte. Epaiketa burutu bitartean, Grande-Marlaskak 3.000 euroko fidantza ere ezarri zion Gallastegiri. Argazkian, Iker Gallastegi / Etengabe.