"Non da Jon?" lelopean,
manifestazio batek zeharkatuko ditu Donostiako kaleak, larunbat honetan, ekainak 13. Hitzordua 17:30ean jarri dute, Boulevardean. Gauzak horrela, Uribe Kostan ere bertara joateko autobusa antolatu dute. Osteguna da izena emateko azken eguna. Hortik aurrera telefonoz lotuko dira betetzeko gelditu daitezkeen azken lekuak. ETAk "Gara" egunkarira igorritako
agirian ziurtatu zuenez, 47 urteko iheslari politiko donostiarra desagertuta dago apirilaren 18tik, eta, horren atzean, "Frantziako eta Espainiako estoldak" daudela dio. Erakunde armatuak aitortu egin du Jon Anza ETAko kide dela eta Poliziak jakin bazekiela hori. ETAren bertsioaren arabera, apirilaren 18an desagertu zen Anza: egun horretan zuen hitzordua erakunde armatuko talde batekin Tolosako erdigunean (Okzitania). Ziur da ETA Tolosarako trena hartu zuela Anzak-haren senide eta lagunek adierazi zuten moduan-, baina zehaztutako hitzordura azaldu ez, eta ordutik Anzaren berririk ez dutela salatu du erakunde armatuak. "Egun berean eta biharamunean badaezpada ezarrita zeuden hitzorduetara ez zen agertu". Desagerpenaren atzean, "GALen garaietan bezala, Espainiako poliziak eta Frantziako kolaborazionismoa" daudela dio. Argazkian, ostiralean Jon Anzaren desagertzea salatu zuen Algortan LABek.