Ertzaintzak 43 urteko gizon bat atxilotu gaur goizaldean zabaldu ez den Getxo udalerriko herriren batean, bere bikotekidea kolpatu duelakoan. Herrizaingo Sailak zabaldutakoaren arabera, goizaldeko 4:30ak aldera Ertzaintzak emakume baten deia jaso du. Bere bikotekideak eraso egin diola salatu du andrak. Hori dela eta, polizia patruila bat bikotearen etxebizitzara bertaratu da eta emakumea hainbat ubel duela egiaztatu du. Orduan, biktimak telefonoz salatutakoa berretsi du, eztabaida batean murgilduta bere bikotekideak kolpatu egin duela eta lehenengo aldia ez dela, alegia. Horren aurrean, eta bestelako azterketak eginda, ertzainek galdeketa egin den bitartean etxean egon den ustezko eraso egilea atxilotu dute. Ondoren, gizona ertzain-etxera eraman dute hainbat izapide egiteko. Genero indarkeria delitua leporatu diote. Argazkian, pasa den maiatzaren 11n Bilgune Feministak Algortan egindako elkarretaratzea.