Algortako Fadura kiroldegiko kanpoko igerilekuak eta eguzkitan egoteko tokia larunbat honetan, ekainak 13, zabalduko ditu
Getxo Kirolak erakundeak. Aurrekoetan bezala, berdeguneez, egunero disfrutatu ahal izango da, 10:00etatik 21:30era. Era berean, Kultur Etxeak irakurtzeko gunea jarriko du igerilekuen erabiltzaileentzat, udaldian irakurketa sustatu nahi duen “Letren Terrazak” ekimenaren barruan. Bestalde, Getxo Kirolak erakundeak
“Ateak zabalik” jardunaldia antolatu du iganderako. Udalerriko klubekin elkarlanean, herritar guztiei zuzendutako astialdiko eta kirol jarduera ugari izango dira. Horrela, 10:00etatik 14:00etara, eskaintza anitza izango dute Fadurara hurbiltzen direnek: errugbia, txirrindularitza, atletismoa, tenisa, patinajea, hockeya, padela, saski baloia, esku baloia, herri kirolak, kirol egokitua, pilota, spining-a, aerobic-a, boleibola eta futbola, tartean. Argazkian, Algortako Fadura kiroldegia.