Ura moztuko dute bihar Algortako Gazteluzarra eta Gobelene kaleetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko eka. 10a, 15:00
Algortako Basaldua kaleko ur-horniduraren sarean tutu bat aldatzeko egin beharreko lanak direla eta, bihar, ostegunean, ekainaren 11an, ur-etetea izango da, goizeko 9:30etik 13:00etara, Gazteluzarra eta Gobelene kaleetan. Gauzak horrela, Getxoko Udalak barkamena eskatu die auzokideei, lan horiek eragin ditzaketen eragozpenengatik. Gaurkoan ere horniketa-hoditeria berria lotzeko lanak egiten aritu dira Algortako hainbat kaleetan. Hori dela eta, 9:30etik 12:30era, gutxi gora behera, uraren presioa jaitsi egin da Martikoenan, Alangon eta Konporten. Argazkian, herri lanak Getxo udalerriko kale batean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun