Sopelako Tai Ji elkarteak Tai Ji Topaketaren laugarren edizioa antolatu du hilaren 21erako (igandea). Egun horretan, borroka-arte horren inguruko jarduerak hartuko ditu Balea parkeak bost orduz. Izan ere, goizeko 9etatik arratsaldeko 2etara, hainbat Tai Ji taldek erakustaldiak egingo dituzte. Era berean, ikasteko gogoak dituenak praktikatu ahal izango du, edonork parte har baitezake topaketan eta horretarako ikuskapena izango duela. Era berean, taldeen arteko elkartrukeak izango dira eta bakoitzaren esperientziak partekatuko dituzte giro jator eta osasuntsuan. Sopelako Tai Ji elkarteaz gain, oraingoz beren parte hartzea baieztatu dute Uribe Kostako beste bi taldek: Berangokoa eta Plentziakoa. Argibide gehiagorako, antolatzaileekin harremanetan jar daiteke
taitxitaldea[abildua]yahoo.es posta elektronikora idatziz edota 606 381 061 telefonora arratsaldez deitzen. Argazkian, David Bustamante "Zuku", gorriz, bere ikasleekin aurreko Tai Ji Topaketa batean / ©
Sopelana.net.