Erandio Landan eta Martiartun dira jaiak asteburu honetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko eka. 10a, 15:28
Fano auzoko jaiak bukatzeke daudela, ostegun honetan, ekainak 11, emango diete hasiera Gorpuzti jaiei, Erandio Landan. Lisker taldearen eskutik izango dute lehenengo gaupasa egiteko aukera bertan bildutakoek. Izan ere, aipatu herriko Gorpuzti-jaietako gaupasak ezagunak dira Uribe Kosta eskualde osoan eta Erandion; eta jende ugari biltzen da bertara, batez ere eguraldiak laguntzen badu. Aurretik, baina, herri afaria egingo dute. Bitartean, larunbatean, “Ellas bailan solas” kale antzerkia izango da, Euskadi plazan, 17:00etatik aurrera. Gau horretan, berriz, Drac de Foc El Cabrot taldeak eskainiko du su eta piroteknian oinarritutako ekitaldia. Hala ere, ez dira Gorpuzti jaiak Erandion izango diren ospakizun bakarrak izango, asteburu honetan. Larunbat eta igandean ere San Antonio jaiak ospatuko dituzte Martiartun. Argazkian, euskal dantzak ez dira faltako Erandio Goikoko Gorpuzti-jaietan / © Erandio.net.
San Bartolome jaiak Fanon

Ekainak 11, osteguna

13:00 Santuaren omenezko meza.
14:30 Herri bazkaria, oraingo honetan baba-jana.
17:00 Emakumeen XXIX. briska txapelketa.
18:30 Igela txapelketa.
21:00 Jai amaierako txupinazoa.


Gorpuzti jaiak Erandio Landan

Ekainak 11, osteguna

20:00 Txupinazoa eta Erandioko buru-handien kalejira dultzaineroekin.
21:30 Herri afaria.
23:30 Dantzaldia, Lisker taldearekin.

Ekainak 12, ostirala

19:00 Kalejira auzoko txistulariekin.
19:00 Doako saihets jana landan.
19:00 Tiragoma txapelketa landan.
19:00 Euskararen aldeko jokoak, Euskadi plazan.
00:00 Dantzaldia, Hor Konpon taldearekin.

Ekainak 13, larunbata

11:00 Umeentzako puzgarriak landan.
11:00 Paella txapelketa.
12:00 Dantza erakustaldia: Goi-Alde (Erandio Landa), San Asensio (Errioxa), Gegants i Nans (Herrialde Katalanak).
15:00 Herri bazkaria.
17:00 Kaleko antzerkia Euskadi plazan: “Ellas bailan solas” 18:30 Jota eta arin-arin txapelketa.
23:00 Drac de Foc El Cabrot taldearen eskutik, sua eta piroteknian oinarritutako gau ekitaldia.
00:00 Dantzaldia Akerbeltz taldearekin. Eta diskoteka.

Ekainak 14, igandea

11:00 Kalejira.
12:30 Meza eta herriko gazteen lehen jaunartzea.


San Antonio jaiak Martiartun

Ekainak 13, larunbata

Plater-tiroa, “galeperra kaiolan” modalitatea, Akarlandako hondakindegian. Antolatzailea: Goiherri Martu Ehiza Eta Olinpiar Tiroa Kultur Elkartea.
12:00 Meza.
13:00 Luncha.
18:00 Sokatira. Euskadi Txapelketa.
20:00 Pailazoak.
24:00 Dantzaldia: Aitzama. Disko festa.

Ekainak 14, igandea

18:00 Idi probak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun