Johnny Cash omenduko dute bihar Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko eka. 10a, 16:37
Orain dela ia sei urte zendutako Johnny Cash musikari estatubatuarra oroitu eta omenduko dute bihar, osteguna, Algortan. Horretarako, gaueko 21:00etan jarri dute hitzordua Mariandresena kaleko UK tabernan. Bertan, "Moby Dick Johnny Cash Tribute" kontzertua eskainiko du Moby Dick bakarlari algortar ezagunak, ezinbestean "Hello, I'm Johnny Cash" ("Kaixo, Johnny Cash naiz") esanez hasiko dena. Ekimena, goizaldeko 2ak arte luzatu daitekeena, "beltzez jantzitako gizonari" omenaldi xumea izan nahi du. Izan ere, Cash country musikako maisua bilakatu bazen ere, rock&roll, gospel eta beste hainbat musika mota jorratu zituen bizitzan zehar. Argazkian, Jhonny Cash zenaren irudi famatuenetako bat / cc-by-sa Broke-noggin.
"Hurt", Jhonny Clash-ek 2002an grabatutako azken bideoa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun